ZilarNet es un proyecto de tecnología social

Este texto está aquí!!!

Zure bizitza berria
55 urterekin hasten da

Zure bizitza berria 55 urterekin hasten da.Gozatzeko denbora libre gehiagorekin. Garai bateko zaletasunak berreskuratzeko gogoz. Zaletasun horiek elkarbanatzeko adiskideak besterik ez dituzu behar.

Bidaiatzea atsegin baduzu, baina zure osagarri izan daitezkeen bidelagunen bila bazabiltza. Dantzarekiko edo bestelako zaletasunarekiko duzun grina partekatu nahi baduzu, baina ez duzu norekin. ZilarNet-en zure zaletasun berdineko pertsonak aurkituko dituzu.

 

Hauen bila bazabiltza, ZilarNet zuretzako da:

  • 55+ koentzat denbora-pasa ekintzak saio hautaketa sarbidea.
  • Zure adineko beste pertsonak ezagutu eta harremanetan jarri.
  • Antzeko zaletasun eta beharrak dituzten beste pertsonekin hainbat jardueretan parte hartu.
  • Taldeetan parte hartu.
  • Bidaia-lagun eta Cohousing-erako kideak aurkitu.
  • Jarduera berriak proposatu, besteek hauetan parte har dezaten.
  • Ordaintzeko jarduerak eskaini.
 

Zer egin dezakezu ZilarNet-en?

Parte har ezazu gehien atsegin dituzun jardueratan

  • Doako ala ordainpeko jardueratan parte hartu. Bakoitzeko parte hartzaileak ikus ahal izango dituzu eta elkarri eragin.
  • Pertsona guztiei irekiak dauden zure jarduerak plazaratu.
  • Gainera, ZilarNetek antolatzen dituen jardueratan parte har dezakezu.

Zurekin osagarriak izan daitezkeen pertsonak aurkitu itzazu

  • Zaletasun berdinak eta zure inguruan bizi diren pertsonak bilatu.
  • Nahi izanez gero, beste pertsonekin zuzenean kontaktatu dezakezu.
  • Iritzi eta informazioa elkarri emateko eztabaida-guneak sortu eta haietan parte hartu.

Bidaia edo bizitzarako kideak aurkitu

  • Talde pribatuetan parte hartu eta bidaia-lagunak aurkitu.
  • Cohousing egitasmoak ezagutu eta ideiak elkarri eman.

Gozatu ingurune seguruan

Nortasunaren egiaztapena oinarrizkoa dela uste dugu ZilarNet-en. Modu honetara soilik eraiki ahal izango dugu beharrezkoa duzun konfiantza giroa.

Nortzuk Gara

ZilarNet gizarte teknologia egitasmo bat dat da. Gure helburua 55 urte BAINO gehiagokoAK laguntzeko gizarte sare eta zerbitzu plataforma bat sortzea da. Gizarte harreman aktiboagoa izateko aukera emango dizun gunea.

55 urte baino gehiagoko pertsonen lotura sustatzen dugu, jarduera eta elkartasuna partekatzeko. Eta ZilarNet aplikazioaren bitartez egiten dugu (orain garapen fasean):

  • Hainbat ikerketek argi utzi dutelako 55 urtetik aurrera gizarte harremanak pertsonen gorputza eta buru osasunean garrantzi berezia duela.
  • Orokorrean lanean gaudenean eta familia osatzen gauden bitartean aktibitate handiko garai batean murgildurik gaudelako. Eta orokorrean giza talde anitzekin harremanetan gaudelako. Bizitzaren ondorengo etapetan etorriko diren egoerez ez gara ohartzen. Baina seme-alabak eta bilobak heltzen direnean, edota erretiroarekin batera, giza harremanak galtzen goaz. Nahiz eta senide eta lagunekin harremanetan egon.
  • Bikoterik ez dugunean egoera zailagoa delako, ezkongabe, banaketa edo alarguntzarengatik. Gizarte harreman gehiagoren beharra agertzen den uneetako bat da.

 

ZilarNet-I buruz zerbait gehiago jakin nahi duzu? Harremanetan jarri zilarnet@zilarnet.com bitartez. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu